09:33

Ekonomia

UDAL AURREKONTUAK

EH Bilduk premiazko agerraldia egingo du gaur goizean Gasteizen, Aurrekontuen akordioaren inguruan

EITB MEDIA

EH Bilduk asteak eman ditu EAJrekin eta PSE-EErekin aurrekontuak negoziatzen, eta gaur agerraldia egingo du, goizeko 10:30etan.

  • Gasteizko hirigunea.

    Gasteizko hirigunea. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasteizko EH Bilduk premiazko agerraldia egingo du goizeko 10:30ean, eta, prentsaurrekoan, Arabako hiriburuko aurrekontuen inguruko akordioa iragartzea espero da. Rocio Vitero bozeramaileak egingo du agerraldia. 

EH Bildu EAJrekin eta PSE-EErekin Gasteizko Udaleko aurrekontuak negoziatzen aritu da azken asteotan. 

Atzo, Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak baieztatu egin zuen PSE-EErekin eta EAJrekin akordioa ixteko aukera bazegoela. 

EH Bilduk 12 milioi euroko zuzenketak aurkeztu zituen Aurrekontuen egitasmoaren aurrean, bost bloketan antolatuta: adinekoentzako arreta hobetzea, etxebizitza publikoa alokairu irisgarrira bideratzea, enplegua bultzatzea eta merkataritzako lokalak dinamizatzea, energia-komunitateekin trantsizio energetikoa eta mugikortasun iraunkorra bizkortzea, eta Iradier Arena birmoldatzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena