Ekonomia
Europako Banku Zentrala
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europako Banku Zentraleko kontseilari batzuek ez dute baztertu apirilean interes tasak jaistea. Adierazpen horiek gorabehera, Eburyko aztertzaileek onartu dute "geroz eta zailagoa" dela EBZeko adituen aurreikuspena betetzea.
EBZeko presidente Christine Lagarde. Argazkia: EFE
Europako Banku Zentralaren (EBZ) Gobernu Kontseiluak bere horretan utziko ditu interes tasak eurogunean, hirugarrenez jarraian, eta aurretik izandako hamar igoeraren ondotik. Bilera osteko prentsaurrekoan, Christine Lagarde presidenteak interes tasak jaisteko aurreikuspenak "hoztuko" ditu, gainera.
Iragan astean, Davosen Munduko Ekonomia Foroa egin zenean, Lagardek mezu argia igorri zien inbertitzaileei, onartu baitzuen, datuetan aldaketa handirik egon ezean, uda iritsi arte EBZk ez duela interes tasak jaisteko erabakirik adostuko.
Zentzu horretan, ohartarazi zuen oraindik ere ezengonkortasun maila handia dela, eta adierazle batzuk ez direla EBZk nahiko lukeen mailan "ainguratu". Horrez gain, azpimarratu zuen garrantzitsua zela soldaten eboluzioari buruzko datuak pilatzen jarraitzea.
Agertoki horren aurrean, MFS Investment Managementeko merkatuen zor subiranoaren azterketan arduradun denak, Peter Govesek, iritzi dio gaurko bileraren tonua ildo beretik joango dela, hots, "ezinbestean, interes tasak % 4,5ean utziko dituztela, inflazioari euste aldera".
Horren haritik, Eburyko aztertzaileek onartu dute "geroz eta zailagoa" dela apirilean interes tasak jaisteko aukeraren inguruan EBZeko zenbait kontseilarik egindako aurreikuspena betetzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa