07:46

Ekonomia

Hipotekak

Hipoteka gastuak erreklamatzeko epea agortuta dagoen ala ez argitu beharko du gaur EBko Auzitegiak

EITB MEDIA

Hainbat banketxek defendatzen dutenez, hilaren 22an amaitu zen epea, hots, Gorenak epaia eman eta bost urtera. Kontsumitzaileen elkarteen arabera, ordea, oraindik badago erreklamazioa aurkezteko aukera.

  • Gasteizko hainbat etxebizitza.

    Herritarrek erreklamazioak egiten jarraitzeko aukera ote duten argituko du EBko Auzitegiak. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Estatuko banketxeek bidegabe kobratutako hipoteka gastuak erreklamatzeko epea zabalik dagoen ala ez. Hori da gaur, ostegunarekin, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi behar duena.

Auzitegi Gorenak 2019an ebatzi zuenez, banketxeei zegokien notarioaren gastuen % 50, eta jabetza erregistroaren, gestoriaren eta tasazioaren % 100 ordaintzea. Ordura arte, kontsumitzaileen bizkar zeuden gastuok. Klausulak baliogabe jo zituen Espainiako auzitegiak, eta finantza entitateek bidegabe kobratutakoak itzuli behar zituela ebatzi zuen. 

Gorenak berak baina baita Bartzelonako Lurralde Auzitegiak ere Europako auzitegira jo zuten orduan, neurria preskribatzeko epearen inguruan argibideak eskatzeko. Hain justu, arazo prejudizial horiek aztertu beharko ditu gaur auzitegiak. Lau banketxek (Caixabank, BBVA, Sabadell eta Santander bankuak) defendatzen dutenez, erreklamazio epea hilaren 22an amaitu zen, Auzitegi Gorenak epaia eman eta bost urtera, hain justu. Nolanahi ere, badira epea zabalagoa dela dioten interpretazioak ere. 

Kontsumitzaile elkarteen arabera, agertokirik okerrenean jarrita, 2024ko apirilaren 24an amaituko litzateke epea. Izan ere, hasierako datari (urtarrilaren 22) pandemiaren ondorioz ezarritako alarma egoeraren 82 egunak batu behar zaizkio. Beste interpretazio baikorragoek are gehiago luzatzen dute epea: 2025eko uztailaren 9ra edo 16ra arte. 

Batez beste 1.500 euro berreskura daitezke

Gorenak ebatzitakoaren arabera, notarioaren gastuen % 50, eta jabetza erregistroaren, gestoriaren eta tasazioaren % 100 berreskuratu ahal dute bezeroek. 

 Horrekin batera, hipoteka gastuak ordaindu zirenetik sortutako interesen % 100 ordaindu beharko liekete bezeroei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena