Ekonomia
Ipar Euskal Herria
EITB MEDIA
Europatik datozen politikek piztu dituzte mobilizazioak, baina badituzte beste hainbat aldarrikapen ere: laguntza publikoen atzerapena, gasolioaren diru-laguntzaren amaiera, ingurumen arau berrien ezarpena eta elikagaien industriak ezarritako prezioen igoera, besteak beste.
Laborarien protestak. Argazkia: EFE
Zenbait laguntza publiko atzerapenekin iritsi zaizkie, laborantzarako gasolioaren diru laguntzak kenduko dizkiete, ingurumenarekin lotutako arau berriak ezarri ditu Europar Batasunak, eta nekazaritzako elikagaien industriek salneurriak edo kostuak igo dizkiete. Horrek guztiak kalera eraman ditu laborari eta abeltzainak Ipar Euskal Herrian, bai eta frantziar Estatu osoan ere.
Sindikatuak Europatik datozen politiken koherentzia faltagatik kexu dira: "Batetik, inportazioak handitzea lagatzen dute, merkataritza akordioen bidez (Zeelanda Berriarekin duela gutxi hitzartutako ituna, kasu); bestetik, geroz eta ingurumen edo osasun arau gehiago inposatzen dituzte, eta horrek kostuen garestitzea eta lehiakortasunaren moteltzea dakar".
Gauzak horrela, Ipar Euskal Herriko laborariek bat egin dute Europako beste hainbat herrialdeetan (Alemanian, Herbehereetan, Polonian edo Errumanian) abiatutako protestekin, eta A-63 autobidea, Baiona parean, blokeatuta dute atzotik.
"Entzun gaitzatela, arren. Aldarrikapenak ditugu, baina oraingoz ez da ezer aldatu. Hemen jarraituko dugu, erantzun bat jaso arte", esan dute autobidea blokeatu duten laborariek.
Europako politikak, kritiken muinean
Esan bezala, Europatik datozen politikak dira nekazariak mobilizatzera "behartu" dituen arrazoi nagusia.
Europako politikak
"Aste osoan zehar egingo ditugu protestak, eta behar izanez gero, gehiago luzatuko ditugu", ohartarazi du Arnaud Rousseauk, Nekazaritza Ustiategien Sindikatuen Federazioko presidenteak.
Rousseauk azaldu duenez, "nazkatuta" daude, eta "laborariek lortu nahi dute beren lana berriro duintasunez egitea".
Horregatik, salatu du ulertezina dela laborariei hainbeste eskatzea, herritarrak elikatzeko kontsumitu behar dutelako, baina, aldi berean, europar kontsumitzaileek kalitatea, naturaltasuna eta kanpoko produktua sartzea exijitzen dutelako.
"Ezin da, alde batetik, gureekin bat ez datozen ekoizpen baldintzak betetzen dituzten produktuekin akordio komertzialak itxi, eta, bestetik, Frantziako laborariei —laborantza jasangarrienetakoa dugu— ekoizleek jasan ezin dituzten ekoizpen baldintzak exijitu", kritikatu du Rousseauk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa