10:41

Ekonomia

Barne Produktu Gordina

% 1,8 hazi zen BPGa Euskadin 2023an

EITB MEDIA

Enplegua, lanaldi osoko lanpostuak kontuan izanda, % 1,7 hazi zen iaz. Hau da, 16.000 lanportu inguru sortu ziren.

  • Jendea Bilbotik paseoan

    Jendea Bilbotik paseoan. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekonomiak % 1,8ko hazkundea izan zuen iaz Euskadin —Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspena hamarren batean gaindituta— eta enpleguak % 1,7koa. Guztira, lanaldi osoko 16.000 lanpostu sortu ziren 2023an.

2022ko datuekin erkatuta, urteko azken hiru hilabeteetan % 1,6 hazi zen Barne Produktu Gordina (BPG); eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,4.

Hortaz, hobetu egin zen azken hilabeteetan ekonomiaren hazkundeak izandako dezelerazioa.

Hain zuzen ere, iazko urtarriletik martxora % 2,3 hazi zen BPGa; bigarren hiruhilekoan % 1,5, eta hirugarrenean, % 1,6.

Azken hiru hilabeteetako hobekuntza hilabete arteko garapenean nabaritu da bereziki, 

Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko aurreikuspenen arabera, % 1,4 hazi behar zen BPGa urritik abendura, eta % 1,7 urte osoan.

Lanaldi ez osoko lanpostuei dagokienez, lehen hiru hilabeteetan 3.400 lanpostu berri sortu ziren; bigarrenean, 14.270, eta hirugarrenean, 15.326. Urtea bukatu zenean, 16.000 lanpostu gehiago zeuden.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena