08:07

Ekonomia

GUTXIENEKO SOLDATA

Gutxieneko soldata 1.134 eurotara igotzeko akordioa gaur izenpetuko dute

EITB MEDIA

Lan Ministerioaren egoitzan egingo da sinatze ekitaldia, 13:00ean. Ondoren, testua Kongresura igorriko da, eta ondo bidean, datorren astean onartuko du Ministroen Kontseiluak.

  • Lan Ministerioko eta sindikatuetako ordezkariek joan den astean egindako batzarra.

    Lan Ministerioko eta sindikatuetako ordezkariek joan den astean egindako batzarra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lanbide arteko gutxieneko soldata 1.080 eurotik 1.134 eurotara igotzeko akordioa gaur izenpetuko dute Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Joan den astean egindako batzarrean adostu zuten errenta hori % 5 igotzea eta erabaki horrek atzeraeraginezko ondorioa izatea 2024ko urtarrilaren 1etik.

Lan Ministerioaren egoitzan egingo da sinatze ekitaldia, 13:00ean, eta Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea eta Lan ministroa eta Unai Sordo y Pepe Alvarez, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiak, hurrenez hurren, izango dira bertan. Gutxieneko soldataren igoerak 2,5 milioi langileri erangingo diela esan du Diazek, batez ere, emakumeak eta gazteak.

Behin akordioa sinatuta, testua Kongresura igorriko da, eta ondo bidean, datorren astean onartuko du Ministroen Kontseiluak. 

CEOE eta Cepyme enpresa-erakundeek ez dute bat egin akordioarekin, eta adierazi dute ez zaiela erantzunik eman kontratu publikoetan gutxieneko soldata indexatzeko eta landa-sektorerako hobariak ezartzeko eurek mahai gainean jarritako eskaerei. Diaz bi aldeekin bildu zen joan den astean, baina antzua izan zen batzarra.

Bai Lan Ministerioa, bai CCOO eta UGT prest zeuden % 4ko igoera sinatzeko, baldin eta enpresa-erakundeek hiruko itun batekin bat egiten bazuten. Hala egin ezean, igoera hasierako % 4 hori baino "anbizio handiagokoa" izango zela ziurtatua zuten Ministerioak eta sindikatuek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena