Ekonomia
EUROPA
IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA
Europar Batasuneko herrialde gehienetan legez dago ezarrita lanbide arteko gutxieneko soldata, eta, berez, inflazioaren arabera egokitzen da urtero.
Irudia: EITB Media
Lanbide arteko gutxieneko soldataren Europar Batasuneko rankingean zazpigarren tokian dago Espainia, 1.080 eurorekin (14 ordainsari), 2023an % 8ko igoera izan ondoren, eta seigarrenean Frantzia, 1.709rekin (12 ordainsari), iaz % 3,87 gora eginda. Zerrendan aurrena Luxenburgo dago eta azkena Bulgaria, 2.387 eta 398 euroko gutxieneko soldatarekin, hurrenez hurren.
Eurostat EBko estatistika agentziak bildutako datuen arabera, Luxenburgoren atzetik, 2023an Alemania (1.987 euro, 12 ordainsaritan), Belgika (1.955 euro), Herbehereak (1.934 euro), Irlanda (1.909 euro) eta Frantzia (1.709 euro) izan ziren gutxieneko soldata altuena zuten herrialde europarrak. Nabarmentzeko datuen artean, Alemaniakoa: herrialde horretan % 14,86 igo zen gutxieneko soldata iaz.
Sailkapena hiru mailatan banatuta, Espainia erdikoaren goiburuan dago, Esloveniaren aurretik. Azken hori zen, aurreko urtera arte, zazpigarren lekuan zegoen herrialdea. 1.203 eurokoa da gutxieneko lansaria han.
Hirugarren blokean gutxieneko soldata 1.000 euroz azpikoa den herrialdeak daude. Azken lekuan Bulgaria dago, eta horren aurretik Zipre (940 euro), Portugal (886 euro), Grezia (831 euro), Errumania (606 euro) eta Hungaria (578 euro).
Eurostatek emandako zenbakiek 12 ordainsari hartzen dituzte aintzat, eta ez 14, Europako herrialde gehientsuenetan 12 saritan ordaintzen baita gutxieneko soldata. Bestalde, EBko herrialde guztiek ez dute legez ezarrita lanbide arteko gutxieneko soldata. Danimarkak, Italiak, Austriak, Finlandiak eta Suediak, esaterako, negoziazio kolektiboen bidez ezartzen dute langileek jaso beharreko gutxienekoa.
Ziprek, berriz, 2023an txertatu du legedian lanbide arteko gutxieneko soldata.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa