06:57

Ekonomia

EITB DATA

Emakumeek gizonek baino 500 euro gutxiagoko pentsioak kobratzen dituzte Euskadin eta Nafarroan

IKER GOMEZ DE LA PEÑA | EITB MEDIA

Gero eta gehiago dira erretiro-adinera iristen diren emakumeak. EITB Dataren azken txostenaren arabera, duela zenbait hamarkada lan-merkatura asrtu ziren emakume asko adin horretara heldu dira dagoeneko.

  • EITB Data

    EITB Data

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Emakumezkoen" erretiroak nabarmen egin du gora azken urteotan, duela zenbait hamarkada lan-merkatura sartu ziren asko erretiro-adinera iritsi baitira.

Horrela, azken hamarkadan, emakume erretiratuen portzentajea % 41 hazi da Euskadin eta % 44 Nafarroan. Gizon erretiratuak, aldiz, % 9 eta % 11 igo dira, hurrenez hurren.

Eta Euskadik Estatu osoko batez besteko pentsiorik altuena badu ere, emakumeek jasotzen duten zenbatekoa gizonena baino askoz txikiagoa da oraindik.

EITB Dataren txostenari erreparatuz gero, Euskadin, pentsiodunen ia erdia gizonezkoa da, eta beste erdia emakumezkoa. Baina gizonek 1.895 euroko batez besteko pentsioa jasotzen duten bitartean, emakumeek 1.337 euroko pentsioa jasotzen dute. Estatu osoko zenbatekorik handienak dira, bai emakume zein gizonentzat.

Nafarroan, aldea antzekoa da: gizonen batez besteko 1.743 euroetatik emakume pentsiodun batek batez beste kobratzen dituen 1.243 euroetara.

EITB Data

EITB Data

Horrez gain, EAEko emakume pentsiodunen % 44k 1.080 euro baino gutxiago kobratzen du; portzentaje hori % 21ekoa da gizonen kasuan. EAEko emakume pentsiodunen % 6 bakarrik dago "goiko tartean" (3.058 euro baino gehiagoko pentsioa). Tarte horretan, guztizkoaren % 14 dira gizonezkoak.
EITB Data

EITB Data

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena