Ekonomia
Lan-gatazka
EITB Media
Sindikatuek lau eguneko lanuztea deitu dute, eta 444 hegaldi bertan behera geratuko dira, 45.600 bidaiari baino gehiagori eraginez. Loiuko aireportuan Iberiako 18 hegaldi bertan behera geratuko dira, Hondarribian 16 eta Noainen 14.
Loiuko aireportua. Argazkia: EFE.
Urtarrilaren 5, 6, 7 eta 8rako egindako 'handling' (lurreko arreta-zerbitzua) grebaren deialdiak bere horretan jarraitzen du, Iberia konpainiako ordezkarien eta CCOO eta UGT sindikatuen arteko bilera akordiorik gabe amaitu ondoren. Horrenbestez, ostiral honetan lau eguneko lanuztea hasiko da, eta 444 hegaldi bertan behera utzi beharko dituzte, 45.600 bidaiari baino gehiagori eraginez.
Gauzak horrela, Loiuko aireportuan Iberiako 18 hegaldi bertan behera geratuko dira, Hondarribian 16 eta Noainen 14.
Iberiak Estatuko hainbat aireportutan, tartean Bilbokoan, handling zerbitzua galdu zuenean hasi zen lan-gatazka. Une horretan, Iberiako langileen kontratuak zerbitzua emango duten konpainiei subrogatzeko prozesua hasi zen.
Beharginek beste konpainia batzuei subrogatu beharrean, Iberiak 'autohandling' egitea eta aireportuetako lurreko arreta-zerbitzuak bere buruari ematea eskatu dute sindikatuek. Konpainiak, ostera, ez du aukera hori bideragarri ikusten.
Lehen negoziazioek porrot egin ondoren, CCOOk eta UGTk grebarako deia egin zuten, eta USO sindikatuak ere bat egin zuen grebarekin.
Iberiak uste du lan-gatazkak ez duela justifikaziorik, eta argudiatu du subrogazioak langileen lanpostuak eta gizarte-onurak bermatuko dituela, bai eta soldata ere azken 12 hilabeteetan zutenaren, urteko lanaldiaren eta azken urtean zituzten opor-egunen, antzinatasunaren eta lan-kontratu mota beraren arabera.
Azken egunetako bileretan ere ez dute akordiorik itxi, eta, beraz, ostiralean hasiko dira lanuzteak. Iberiako konpainiei ez ezik, Iberia Airport Service enpresak aireportuetan artatzen dituen 90 aire-enpresei ere eragiten die grebak.
Iberia taldeak ziurtatu duenez, kaltetutako bidaiarien % 91ri irtenbidea eman zaie, beste hegaldi batzuk esleituta edo txartelak ordainduta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa