14:09

Ekonomia

GARRAIO PUBLIKOA

Barik txartel guztiei % 50eko deskontua aplikatuko zaie, 2024an ere, Bizkaiko garraio publikoan

EITB Media

EITBk jakin ahal izan duenez, % 50eko deskontua aplikatuko da Barik ez pertsonalizatuetan eta baita aldi baterako abonuetan ere.

  • Barik txartela

    Barik txartela. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garraio publikoko deskontuen inguruan sortutako polemikaren ondoren, azkenean 2024an ere % 50eko deskontua aplikatuko zaie Barik txartel guztiei, baita anonimoei ere, eta aldi baterako abonuei.

Bihar ezohiko batzarra egingo du Bizkaiko Garraio Partzuergoak garraio publikoaren deskontu sisteman egindako aldaketak berrikusteko. EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusi eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko presidente ere badenak % 50eko deskontua aplikatzen jarraitzea proposatuko du, txartela edozein dela ere.

EAJk partzuergoan dituen ordezkari guztiek neurriaren alde egingo dute eta aurrera aterako da.

Edozein kasutan, aldaketa ez da indarrean sartuko otsaila erdira arte eta 2025eko otsailera arte luzatuko da.

Horrenbestez, EAJk atzera egin eta hasierako jarrera aldatu du; izan ere, Barik anonimoei eta hilabeteko bonuei deskonturik ez aplikatzea defendatu zuen. Halaber, Bizkaian ez ezik, EAJk ere antzeko neurriak bultzatuko ditu EAEko erakunde guztietan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena