Ekonomia
GASTU AURREIKUSPENA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak egindako txostenaren arabera, Araban % 93 dira merkealdira joko duten kontsumitzaileak, Estatuko zifra handienetako bat; Bizkaian, berriz, % 89 dira, eta Gipuzkoan, % 86.
Beherapenetako kartel bat. Argazkia: EITB Media
Neguko beherapenetan erosteko prest dauden kontsumitzaileek 201 euro gastatuko dituzte batez beste Bizkaian, 176 Gipuzkoan eta 145 Araban, Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak egindako ikerketaren arabera.
Neguko merkealdiko Estatuko gastuaren batez bestekoa 164 eurokoa da, iaz baino 21 euro gutxiago.
Txostenaren arabera, Araban % 93 dira merkealdira joko duten kontsumitzaileak, Estatuko zifra handienetako bat; Bizkaian, berriz, % 89 dira, eta Gipuzkoan, % 86.
Madril (202 euro, batez beste), Bizkaia (201) eta Valentzia (200) dira kontsumitzaile bakoitzaren gastu-aurreikuspen handiena duten hiru probintziak. Gutxien gastatuko dutenak Albacete (120 euro), Ceuta (123) eta Caceres (124) dira.
Halaber, Madril da liderra merkealdira joango diren kontsumitzaileen ehunekoan ( % 94), eta, ondoren, Araba eta Bartzelona ( % 93) daude. Aitzitik, Lleidak ( % 68), Errioxak ( % 68) eta Ceutak ( % 69) ehuneko txikienak dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa