19:01

Ekonomia

Greba

Iberiak 444 hegaldi utziko ditu bertan behera urtarrilaren 5etik 8rako grebaren eraginez

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Handling-eko (lurreko zerbitzua) grebak 45.600 bidaiariri baino gehiagori eragingo die. Konpainiak hegaldien baldintzak malgutu ditu, bezeroei aldaketak eta diru-itzulketak errazteko.

  • Iberiaren hegazkin baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Iberiaren hegazkin baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iberiako handling zerbitzuaren (lurreko Zerbitzua) grebak 444 hegaldi utziko ditu bertan behera eta 45.600 bidaiariri baino gehiagori eragingo die. Urtarrilaren 5, 6, 7 eta 8rako deitu dute CCOO, UGT eta USO sindikatuek greba, eta Iberia, Iberia Express eta Air Nostrum konpainien hegaldiei eragingo die.

Airelineak hegaldi-datak aldatzea edo zenbatekoak itzultzea eskatzeko aukera eman die bezeroei, birkokatu ahal izateko edo beren ibilbideetan alternatibak bilatzeko.

Handling zerbitzuaren grebaren ondorioz, Iberia konpainiaren 270 hegaldi, Iberia Expressen 64 hegaldi eta Air Nostrum konpainiaren 110 hegaldi geratuko dira bertan behera. Konpainiak adierazi duenez, "datozen egunetan" emango diete kaltetutakoei beste hegaldi batzuetan birkokatzeko aukeren berri.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena