Ekonomia
2024AN ALDATUKO DENA
IKER GOMEZ | EITB MEDIA
Urtero legez, urte berriaren hasieran, gure herri eta hirietako zerga nagusiak berrikusi egiten dituzte, eta prezioek gora egin ohi dute, urteko inflazioa kontuan hartuta.
Gure patrikek nabarituko dituzten igoera nagusiak
Urtero legez, urte berriaren hasieran, gure herri eta hirietako zerga nagusiak berrikusi egiten dituzte, eta prezioek gora egin ohi dute, urteko inflazioa kontuan hartuta. Gure patriketei eragingo dieten aldaketa guztiak bildu ditugu albiste honetan:
* Argia eta gasa
Urtarrilaren 11tik aurrera, argindarraren BEZa gaur egungo % 5etik % 10era pasatuko da. Hala ere, urrun dago krisiaren aurkako neurriak onartu aurretik zuen % 21etik. Gasaren BEZa ere igoko da, baina pixkanaka: % 10etik % 21era igaroko da urtarriletik apirilera bitartean.
* Urak ere gora egingo du
Bizkaiko Ur Partzuergoak % 9 igoko du uraren prezioa, eta horrek, batez beste, 4,5 euroko igoera ekarriko die bizkaitarrei euren fakturetan.
* Udal zergak
Udal bakoitzak osoko bilkuran erabaki du zer egin udal zergekin. EAEko hiriburuek tasa horiek nola geratuko diren zehaztu dute:
- Bilbo: Hiru urtez igoerarik gabe izan dira Bilboko udal zergak, baina 2024an, oro har, tasak % 3 igotzea erabaki du Udalak. Berritasun gisa, etxebizitza hutsen errekargua ezarriko die pisu turistikoei; % 25ekoa, hain zuzen ere.
- Donostia: Gipuzkoako hiriburuan, ura, saneamendua eta zaborrak % 5 garestituko dira. OHZ eta Ibilgailuen gaineko Zerga % 4 igoko dira, eta TAO, % 5. Gainera, hutsik dauden etxebizitzei % 150eko errekargua ezarriko zaie.
- Gasteiz: Zergak igoko ez dituen Euskadiko hiriburu bakarra izango da. Udal Gobernuak % 3ko igoera proposatu bazuen ere, ez du nahikoa babes lortu igoera gauzatu ahal izateko.
* Autobideak ere, garestiago
- Estatuaren titulartasunekoak diren autobideetako bidesarien tarifak – AP-68 autobidea barne – garestiagoak izango dira 2024an, eta urtarrilaren 1etik aurrera % 5 eta % 6,65 artean igoko dira, emakida bakoitzaren baldintza espezifikoen arabera. AP-68aren kasuan, % 5,12koa izango da.
* Fortuna handien gaineko zerga
Fortuna handien gaineko zerga berriak % 1,5eko karga aurreikusten du Bizkaian, eta % 1,7koa Araban eta Gipuzkoan, 3,2 eta 6,4 milioi euro bitarteko ondareentzat.
6,4-12,8 milioi euroko ondareek % 1,75 ordainduko dute Bizkaian, eta % 2,1 Gipuzkoan eta Araban. 12,8 eta 14,5 milioi euro artean dutenentzako tasa % 2koa izango da Bizkaian, eta % 2,5ekoa Araban eta Gipuzkoan. 14,5 milioi eurotik gora dutenek, berriz, % 3,5 ordainduko dute hiru lurraldeetan.
* Oinarriko elikagaietan, BEZik ez
Ekainera arte luzatuko da oinarrizko elikagaietan BEZik ez ordaintzea. Ogia, irina, esnea, gazta, arrautzak, barazkiak eta frutak, beraz, BEZik gabe izango dira ordura arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa