19:52

Ekonomia

Garraio publikoa

Bilbobusen Barik txartelarekin egindako bidaiek ere % 50eko deskontuak galduko dituzte urtarriletik aurrera

Agentziak | EITB Media

Data horretatik aurrera, 50 eta 70 bidaiako bonuetan soilik aplikatuko dira beherapenak, eta gainerako erabiltzaileek osorik ordaindu beharko dute. Horrela, erabiltzaileek Barik txartela pertsonalizatu beharko dute diru-laguntzak jaso ahal izateko, gutxieneko bidaia kopuru batekin.

  • Bilbobuseko autobus bat Bilboko Moyua plazan. Argazkia: EFE

    Bilbobuseko autobus bat Bilboko Moyua plazan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbobusen Barik txartelarekin egiten diren bidaiek, metroan eta Bizkaibusen bezala, % 50eko deskontuak galduko dituzte datorren urtarriletik aurrera.

Udaleko iturriek baieztatu dutenez, data horretatik aurrera 50 eta 70 bidaiako bonuetan soilik aplikatuko dira beherapenak, eta gainerako erabiltzaileek bidaiaren zenbatekoa osorik ordaindu beharko dute.

Horrela, Bilbobuseko erabiltzaileek Barik txartela pertsonalizatu beharko dute diru-laguntzak jaso ahal izateko, gutxieneko bidaia kopuru batekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoak erabakitakoaren ildotik.

Espainiako Gobernuak garraio publikoaren hobarien % 30 jarriko du, eta gainerako % 20a Euskal Autonomia Erkidegoaren kontura izango da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena