16:25

Ekonomia

Lan-gatazka

Iberiaren lurreko arreta zerbitzuan greba deialdia mantentzen dute urtarrilaren 5etik 8rako

Agentziak | EITB Media

Itxura guztien arabera, azken orduko aldaketarik ez badago, egun horietan Espainiako Estatuko 29 aireportutan izango du eragina handling grebak. Mobilizazioak Iberiari eragiteaz gain, 90 hegazkin-konpainia baino gehiagoren operazioak oztopatuko ditu.

  • Iberiako hegaldi Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE

    Iberiako hegaldi Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iberia airelineak eta CCOO eta UGT sindikatuek Madrilgo Erkidegoko Bitartekaritza Zerbitzuan (SIMA) ostegun honetan Madrilen egindako bilera akordiorik gabe amaitu da. Ondorioz, urtarrilaren 5etik 8ra lurreko arreta zerbitzuetan (handling) greba deialdia mantentzen dute sindikatuek, hau da, Erregeetan eta Gabonetako oporren amaieran.

Ia 100 hegazkin-konpainiari eragingo die Gabonetan Espainiako Estatuko aireportuetan egingo duten lanuzteak.

Itxura guztien arabera, azken orduko aldaketarik ez badago, egun horietan 29 aireportutan izango du eragina Iberiako langileek deitutako handling grebak; besteak beste, Madrilgo eta Bartzelonako hub handietan, eta Palma, Malaga, Alacant, Kanaria Handia, Tenerife Iparraldea, Tenerife Hegoaldea, Valentzia, Sevilla, Ibiza eta Bilboko aireportuetan.

Mobilizazioak Iberiari eragiteaz gain, Aenaren sarean handling-zerbitzua ematen duten 90 hegazkin-konpainia baino gehiagoren operazioak oztopatuko ditu.

Bilera akordiorik gabe amaitu ostean, Iberiak ziurtatu du "biziki" sentitzen duela sindikatuek datorren asteko greba bertan behera uzteari uko egin izana, eta elkarrizketarako prest dagoela berretsi du, konpainiak azaldu duenez.

Bestalde, sindikatuek errefusatu egin dute zuzendaritzaren egitasmoa, eta "trilerismoa" eta "prestidigitazioa" leporatu diote. Hori dela eta, Iberiako handling negozioaren bideragarritasun-plan bat eskatu dute; kaltetutako zortzi aireportuetarako konponbideak, langileek Iberiako hitzarmenaren babespean egon behar baitute; eta adostutako aldi baterako lan-erregulazioa, plantilla handiegia balitz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena