Itxi

Ekonomia

Lan gatazka

Anbulantzietako langileek hiru greba egun dituzte, gaurtik hasita, negoziazioan "aurrepausorik ez dagoelako"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lehenengo greba egunean, lanuztearen balorazio "positiboa" egin du ELA sindikatuak, "Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzu neurrigabeak gorabehera".

  • Gaurko Gasteizko manifestazioa

    Gaurko Gasteizko manifestazioa. Argazkia: LAB

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako anbulantzia zerbitzuak aste honetarako deitutako hiru eguneko grebari hasiera eman diote gaur.

Lehenengo egun honetan, lanuztearen balorazio "positiboa" egin du ELAk, "Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzu neurrigabeak gorabehera".

ELA, USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute greba asteazkenerako, ostegunerako eta ostiralerako, EAEko hiru lurraldeetan, negoziazio bileretan "aurrerapausorik egon ez delako".

Hain zuzen ere, aldarrikatzen dute azpikontratatutako beharginek Osasun Ordezkaritzaren menpe dauden langileen lan baldintza berberak izatea.

Gaurkoan, Bilboko Zorrotza auzoko anbulantzien basean hasi dute manifestazioa, Gurutzetako ospitalerako bidea hartuta, eta Barakaldon eta Gasteizen ere egin dute protesta.

Biharko, hainbat mobilizazio deitu dituzte: manifestazioak egingo dituzte Bilboko Arriaga plazan, Donostia Ospitalean eta EITBren Gasteizko egoitzan.