Ekonomia
Lanuztea
EITB MEDIA
Bilboko metroaren hainbat geraleku jendez gainezka zeuden 07:00ak jota, eta trenak beteta zihoazen. Gasteizen ere nabaritu dituzte grebaren ondorioak, tranbiaren erabiltzaile askok 30 minututik gorako itxaronaldia izan baitute.
Albisteak (1)
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa greban dago, eta horrek eragina izan du garraioan, besteak beste.
Goizeko lehenengo orduan, Bilboko metroaren zenbait geraleku jendez gainezka zeuden, eta trenak beteta zihoazen. Gutxi gorabehera, % 30eko zerbitzua ematen ari da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garraio publikoa (trenak, tranbiak, funikularrak eta itsas garraioa).
Gasteizen ere nabaritu dituzte grebaren ondorioak, tranbiaren erabiltzaile askok 30 minututik gorako itxaronaldia izan baitute, goizean. Gainera, autobus zerbitzuan ere gorabeherak egon dira.
Sindikatu deitzaileen arabera, pribatizatu gabeko garraio publikoan, alegia, Euskotrenen, Metro Bilbaon, Tuvisan eta Dbusen jarraipen "oso zabala" izaten ari da gaurko greba deialdia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa