Ekonomia
Greba
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bestalde, txanda bakoitzean bi orduko lanuzteak egingo dituzte abenduaren 23an. Negoziazio mahaia eratzea eta Nafarroan hitzarmen duin bat adostea dituzte aldarrikapen.
ELAk eta LABek mobilizazioak deitu dituzte Nafarroako ehungintza sektorean
ELA eta LAB sindikatuek —% 50etik gorako ordezkaritza dute sektorean— mobilizazioak deitu dituzte Nafarroako ehungintzan, abenduaren 23rako eta 24rako. Lehenengo egunean, txanda bakoitzean bi orduko lanuzteak egingo dituzte; bigarrenean, berriz, egun osoko greba. Negoziazio mahaia eratzea eta Nafarroan hitzarmen duin bat adostea dituzte aldarrikapen.
Aurreratu dutenez, urtarrileko lehenengo egunetan ere protestak antolatuko dituzte, Errege eguneko kanpaina eta beherapenenak hasten direnean.
"Ez dugu onartuko patronalaren aldetik jasotako erantzuna, ezta gure sektorearen lan baldintzak Estatuko hitzarmenari jarraikiz erabakitzea ere", esan dute bi sindikatuek ohar baten bidez.
"Hitzarmena ez negoziatzeak ez du patronalaren legaltasun arazo batekin inolako zerikusirik, enpresen borondate eza da horretan giltza. Alegia, gure sektoreko enpresa handiek ez dituzte lan baldintzak Nafarroan bertan negoziatu nahi", adierazi dute.
Aldarrikapen nagusien artean dituzte, halaber, erosahalmena berreskuratzea, astero atseden tarteak edukitzea, 5 eguneko lanaldiak izatea, igande eta jai egunetan lanik ez egitea, on-line salmentagatik duten lan karga ekonomikoki konpentsatzea, eta larunbatak jai izatea, besteak beste.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa