Ekonomia
Greba sektore publikoan
EITB MEDIA
"Zerbitzu publikoen gainbehera" salatu dute sindikatuek, "lan baldintzak geroz eta okerragoak direla", eta "horrek guztiak herritarrenganako arretan eragina duela". Greba deialdiak "jarraipen oso zabala" izan duela ere esan dute, "nahiz eta ez den urrikoa bezain arrakastatsua izan".
Albisteak (1)
EAEko sektore publikoan asteazken honetarako egindako greba deialdiak "jarraipen oso zabala" izan du, "nahiz eta ez den iragan urriaren 25ekoa bezain arrakastatsua izan", ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuen arabera. "Zerbitzu publikoen alde, soldatak eta enplegua hemen adostu" lelopean, sektore publiko osoa dago gaur grebara deituta.
Ohar batean, sindikatuek esan dute urriko greba deialditik gaur arte "aurrerapauso txikiak" egon direla, besteak beste, negoziazio mahaiak deitu dituztelako zenbait azpisektoretan, eta EAJk PSOErekin inbestiduran adostu zuelako langile publikoen lan baldintzak eta soldatak "hemen" erabaki ahal izatea: "Grebek eta mobilizazioek izan duten jarraipen zabalaren ondorio dira urrats horiek, duela hamarkada batetik itxita zegoen bidea berriz ireki baitute. Nolanahi dela, pauso horiek ez dira nahikoa. Halaber, azpimarratzeko modukoa da borondate politikoa egon badagoela, beraz, ezinezko eta ilegal zena posible eta legal bihurtu da orain".
¿ Donostiako manifestazioa #HemenErabaki #a19greba #SORTUetaEGONKORTU #PUBLIKOetaINDARTSU pic.twitter.com/RGIUZM0as5
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) December 19, 2023
Zentzu horretan, eskari bikoitza egin dute gaurko honetan indar sindikalek: "Abenduaren 21ean EAEko aurrekontuak bozkatuko dira, eta ez dago aitzakiarik gure aldarrikapenak kontu horietan ez lehenesteko, Madriletik ez dutelako horretan ezelako mugarik jarri. Bestalde, euskal alderdi politikoei eskatzen diegu erabil ditzatela beren botoak Madrilen negoziatuko dituzten aurrekontuetan betorik jar ez dezaten, eta, horrenbestez, zerbitzu publikoak, enplegua eta soldatak "hemen" ituntzeko aukera egon dadin".
Eskari horiek egitearekin batera, zerbitzu publikoen gainbehera salatu dute sindikatuek, "lan baldintzak geroz eta okerragoak direlako, eta horrek guztiak herritarrenganako arretan eragina duelako". Greba deialdiak "jarraipen oso zabala" izan duela ere esan dute. Zehazki, hauxe da galdegin dutena: soldaten % 10eko igoera eta aurretik zegoen zorra berreskuratzeko konpromisoa.
Grebaren jarraipena, sindikatuen arabera
Hezkuntza
Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan "jarraipen zabala" izan du grebak, "% 60 ingurukoa".
Hezkuntza bereziko langileei dagokienez, "% 50ek egin dute planto; haurreskoletan, langileen % 70ek, eta EHUn azterketa gutxi batzuk baino ez dituzte egin. Zenbait fakultatetan, gainera, erabatekoa izan da jarraipena, magisteritzan kasu".
Udal eta foru erakundeak
Kasu honetan ere, "arrakastatsua" izan da deialdia.
Osakidetza
"Osakidetzan gutxieneko zerbitzuek baldintzatu dute lanuztea. Izan ere, milaka langilek ez dute grebarako aukerarik izan, azpisektore batzuetan % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituztelako. Lehen Arretan izan du eraginik nabarmenena grebak", adierazi dutenez.
Euskal Osasun Zerbitzuaren esanetan, aldiz, jarraipena hutsala izan da: "0,10ekoa gaueko txandan, eta % 5,53koa goizekoan".
Komunikabideak eta garraioa
Lehengo ordutik agerian geratu da lanera ez joateko deia, sindikatuetan hitzetan. "Horren adibide da irrati zein telebista publikoan albistegi zerbitzua soilik dagoela. Pribatizatu gabeko garraio publikoan ere (Euskotren, Metro Bilbao eta Donostibus) jarraipen zabala izaten ari da, eta Tuvisan ez du behargin bakar batek lanik egin gaurko honetan", azpimarratu dute. Tuvisak berak, ostera, esaan du % 75ekoa izan dela grebaren eragina.
Administrazioan eta Justizian ere lanaldia gelditu dute zenbaitzuk, nahiz eta lurraldearen eta esparruaren arabera, jarraipena ezberdina izan den.
Grebaren eragina, Jaurlaritzaren arabera
Eusko Jaurlaritzak emandako datuetan oinarrituta, beharginen % 29,8k babestu du deialdia hezkuntza publikoan, % 7,75ek administrazioan, eta % 5,39k Osakidetzan.
Segurtasun Saileko langileen % 1,01ek soilik egin dute greba, iturri horren esanetan, Urriaren 25eko lanuztean, berriz, % 3,42k.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa