14:50

Ekonomia

Lan-eskaintza publikoa

Eusko Jaurlaritzak 2023ko lan-eskaintza publikoa onartu du, 3.010 lanposturekin

EITB MEDIA

Lanpostuak Administrazio Orokorrari eta haren erakunde autonomoei, Hezkuntzari, Osakidetzari eta Segurtasun Administrazioari dagozkie.

  • Lan-eskaintza publiko baten azterketa

    Lan-eskaintza publiko baten azterketa. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2023ko lan-eskaintza publikoa onartu du asteazken honetan, 3.010 lanposturekin. Lanpostuak Administrazio Orokorrari eta haren erakunde autonomoei, Hezkuntzari, Osakidetzari eta Segurtasun Administrazioari dagozkie.

Kopuru horretatik, 590 plaza EAEko Administrazio Orokorrari eta haren erakunde autonomoei dagozkie, 886 Hezkuntza Administrazioari, 1.434 Osakidetzari eta Administrazio instituzionaleko gainerako zuzenbide erakunde publikoei, eta 100 plaza Ertzaintzako agente kategoriei.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak jakinarazi duenez, plaza horiek Berpiztu Programan sartzen dira, Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024 aldian, eta euskal sektore publikoaren enplegua sustatzea dute helburu, "kalitatezko enplegua sortzeko eta hobetzeko konpromisoa duen erakunde gisa".

Ildo horretan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak adierazi du betetzen dela enplegu-eskaintza berriak aldizka egiteko konpromisoa, behin finkatze-prozesuak amaituta, eta horrek, aldi berean, enplegu publikorako deialdien dinamika ekarriko duela, gehienez ere hiru urteko epean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena