Ekonomia
Amiantoa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eibarko Epaitegian aztertuko dute salaketa, datorren asteazkenean. Han, Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak elkarretaratzea egingo du, langileari babesa eskaintze aldera, eta kaltetutako beharginentzat kalte-ordain funts era dezatela eskatzeko.
Eibarko Epaitegia. Argazkia: Google Street View
Gipuzkoako langile erretiratu batek 366.000 euroko kalte-ordaina eskatu die Sidenor Altzairu Bereziak eta CIE Legazpia enpresei, birikietan duen adenokartzinomaren errudun direla iritzita. Izan ere, salaketan jaso dutenez, lanean ari zenean amiantoa arnasteagatik dago gaur egun gaixorik salatzailea.
Eibarko Epaitegian aztertuko dute salaketa, datorren asteazkenean. Han, Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak (Asviamie) elkarretaratzea egingo du, langileari babesa eskaintze aldera, eta kaltetutako beharginentzat kalte-ordain funts era dezatela eskatzeko.
Xabier B.Z. beharginari lanak eragindako ezintasun iraunkor absolotua aitortu zion Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak. Patricio Etcheverria Altzairuak enpresarentzat egin zuen lan honek, 1970 eta 1991 bitartean. Horregatik, salaketan, enpresa horren ondorengoei eskatu die kalte-ordaina.
Asviamiek ziurtatu du amiantoa arnastu zuela beharrean, eta enpresak ez zuela horren aurrean inolako segurtasun neurririk hartu, alegia, ez zituela garai hartako araudiak exijitutako neurriak bete. Arrazoi beragatik, bi enpresa horiek kalte-ordainak ordaindu behar izan dizkiela mesoteliomak jota zendutako bi langileren sendiei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa