13:38

Ekonomia

ERREGULAZIO ESPEDIENTEA

2026ra arte 5.100 langilerengan eragina izango duen enplegu erregulazioko espedientea proposatu du Telefonicak

AGENTZIAK | EITB Media

Astelehen honetan osatu dituzte negoziazio mahaiak Telefonicak Espainiako Estatuan dituen hiru erakunde juridikoetan. Gaur egun, 16.000 pertsona langile ari dira hiru enpresa horietan lanean —Telefonica Moviles, Telefonica Soluciones eta Telefonica España—.

  • Telefonica

    Telefonica. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Telefonica konpainiak Espainiako Estatuan 5.100 langile baino gehiago kaleratzea proposatu die sindikatuei 2026ra arte, sindikatuetako iturriek astelehen honetan jakinarazi dutenez. Gaur egun, 16.000 pertsona langile ari dira Telefonican lanean.

Zehazki, Estatu espainiarrean dituen hiru erakundeetan izango du horrek eragina: Telefonica Moviles, Telefonica Soluciones eta Telefonica España enpresetan, hain zuzen ere. Lehen proposamenaren arabera, 5.124 langilerengan izango dute eragina kaleratzeek: Telefonica Soluciones enpresan, 81; Telefonica Movilesen, 958, eta Telefonica Españan, 4.085.

Lan erregulazioko espedienteari buruzko negoziazio mahaiak osatu dituzte gaur Telefonicak Espainiako Estatuan dituen hiru erakunde juridikoetan.

Sumados-Fetico sindikatuko bozeramaile batek Europa Press agentziari adierazi dionez, enpresak nabarmendu du borondatezko irteerekin kaleratzeak betetzen ez badira "ikusiko dugu". Gaineratu duenez, Telefonicak "antolaketa arrazoiak" aipatu ditu kaleratzeak justifikatzeko. 

Bestalde, CCOOk ohar bidez azaldu duenez, enpresak aldaketa teknologikoak eta merkatuaren beharrak aipatu ditu "soberakin funtzionala" justifikatzeko. Horren aurrean, aipaturiko arrazoiak "zehatz-mehatz" aztertuko dituela azpimarratu du sindikatuak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena