Ekonomia
Siemens Gamesa
Agentziak | EITB Media
"Enpresaren plana zein den, zein bideragarritasun izango den, Nafarroaren aldeko apustua egiten jarraitzen den ala ez eta laguntzen paketeekin zer egingo den" jakin nahiko lukete sindikatuek.
Siemens Gamesa lantegia, Egues.
Siemens Gamesako enpresa batzordeak konfiantza osoa agertu du ordezkaritza soziala eta Espainiako Gobernuak eta Nafarroakoak enpresako zuzendaritzarekin egiten ari diren bileretan, eta bilerak ondo joatea espero badu ere, "zuhur" agertu da horien emaitzei buruz.
Loli Herrera Gamesako enpresa-batzordeko eta Siemens Energyko UGT sindikatuko kideak komunikabideei adierazi dienez, joan den astearteko zuzendaritzaren agerraldiaren zain zeuden, baina "gure harridurarako, ez du ia ezer esan". Enpresak iragarri zuen 400 milioi euroko gastu-murrizketa eta berregituraketak jasotzen dituen plan bat martxan jartzeko asmoa zuela, baina ez zuen zehaztasun gehiagorik eman.
Herreraren hitzetan, Mikel Irujo Nafarroako Industria kontseilariak bilera bat izango du ostiral honetan Siemens Gamesako CEOarekin, eta, sindikatuen ustetan, "alde guztiok egiten ari garen ahalegin guztiak izango du isla, azkenean, enplegua Erkidegoarekin eta Espainian ditugun lantokiekin lotuko duen akordio batean".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa