11:56

Ekonomia

GASTEIZ

Gasteizko Michelinek 150 langile kaleratuko ditu

EITB MEDIA

Talde frantziarrak eskaeren beherakada aipatu du erabakia arrazoitzeko. Sindikatuak eragina gutxitzen eta irteerak negoziatzen saiatuko dira.

  • Michelin Vitoria

    Michelin Vitoria. EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Michelinek Gasteizen duen lantegiko zuzendaritzak ostiral honetan jakinarazi dio enpresa-batzordeari 3.500 langileetatik 150 kaleratuko dituela. 2024rako lan-egutegia finkatzeko bilera egin ondoren, fabrikak jakinarazi du lan-karga "20 urtean izan den baxuena" dela.

Hori dela eta, hainbat doikuntza-neurri iragarri dituzte. Batetik, zenbait lan-ordutegi aldatuko dituzte, eta horrek 650 langileri eragingo die. Bestetik, 150 langile kaleratuko dituzte. Hirugarren neurriak aurreikusitako inbertsioei eragingo die, 225 milioi eurotik 150 milioi eurora murriztuko baitira, hau da, 75 milioi euro gutxiago.

Plantillaren egokitzapen horren harira, sindikatuak Frantziako taldearekin kaleratzeak negoziatzen saiatuko dira, horien eragina gutxitzeko, borondatezko irteerak, erretiroak edo bestelako bajak pizgarrien bidez sustatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena