07:03

Ekonomia

EITB DATA

Lehen sektorea garai berrietara moldatzen ari da: ustiategi gutxiago, baina handiagoak

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Zehazki, 2009an 16.519 nekazaritza-ustiategi izatetik 2020an 11.276 izatera igaro da Euskadi; 5.000tik gora galdu ditu. Nafarroan, txikiagoa izan da beherakada, 15.441 izatetik 12.928 izatera igaro baita.

  • Eitb Data

    Eitb Data

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nekazaritza-ustiategien kopuruak behera egin du azken urteotan, bai Euskadin baita Nafarroan ere, batez ere langileek jarduera "utzi" egin dutelako. Nekazaritza-azalera erabilgarria ere murriztu egin da, Estatuan ez bezala.

Zehazki, 2009an 16.519 nekazaritza-ustiategi izatetik 2020an 11.276 izatera igaro da Euskadi; 5.000tik gora galdu ditu. Nafarroan, txikiagoa izan da beherakada, 15.441 izatetik 12.928 izatera igaro baita.

Ustiategi horien batez besteko tamainari dagokionez, Euskadin nabarmen hazi da azken urteotan, 11,53 hektareatik 15,63 hektareara. Nafarroan ere hazi da eremu horien tamaina, 35,33 hektareatik 39,55 hektareara, hain zuzen ere.

Abeltzaintzako ustiategi gutxiago...

Jaitsierarik handiena abeltzaintza-ustiategietan (behiak, ardiak, ahuntzak, txerriak, etxeko hegaztiak eta untxiak) gertatu da. Hamaika urtean, Euskadik ustiategi horien % 41 galdu ditu; Nafarroan, berriz, % 22 egin du behera horien kopuruak.

Beherakada hori animalia guztietan igarri da. Euskadin, txerri-ustiategietan (-% 67,6) eta hegaztietan (-% 73,2) nabarmendu da galera, eta Nafarroan, hegaztietan (-% 72,3).

Eitb Data

Eitb Data

... baina behi eta txerri azienda gehiago

Ustiategien kopurua murriztu bada ere, 2009 eta 2020 artean hazi egin da behi eta txerrien kopurua. Izan ere, txerri-aziendek % 84ko hazkundea izan dute, eta 29.664 txerri daude egun Euskadin. Haatik, gutxitu egin dira ardi- eta ahuntz-aziendak, bai EAEn baita Nafarroan ere (-% 16 eta -% 21); Estatuan, aldiz, ez da aldaketa handirik egon.

Gero eta makroetxalde gehiago

Beste datu garrantzitsu bat makroetxaldeei buruzkoa da. Gora egin du horien kopuruak, bai txerrien kasuan, bai etxeko hegaztien kasuan, batez ere Nafarroan. Lurralde horretan, 2012tik 2021era bitartean, txerri-haztegi erraldoiak 74 izatetik 94 izatera igo da. Euskadin, bakarra dago, Araban. Huescan, Lleidan eta Zaragozan daude Estatu osoko makroetxaldeen ia erdiak.

Eitb Data

Eitb Data

Etxeko hegaztien makroetxaldeak ugaritu egin dira Estatuan (+256), Nafarroan (+10) eta Euskadin (+2).

Eitb Data

EITB Data

Sektorearen pisua

Azkenik, bai Euskadin, bai Nafarroan, lehen sektoreak pisua galdu du azken urteotan. Euskadin, 2009 eta 2020 artean, Balio Erantsi Gordinaren (BEG) % 1,7 izatetik % 1 izatera igaro da, eta Nafarroan, % 4 izatetik % 3 izatera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena