20:29

Ekonomia

Balantzea

Bilboko Portuak 80 bidaiari-ontzi eta ia 150.000 bisitari hartu ditu denboraldi honetan

Agentziak | EITB Media

Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen ustez, "denboraldi bikaina izan da", eta bigarren urtez jarraian "marka hautsi da geldialdiei eta bidaiariei dagokienez".

  • Bidaiari-ontzi bat Getxon (Bizkaia). Irudia: Jamenet Komunikazioa

    Bidaiari-ontzi bat Getxon (Bizkaia). Irudia: Jamenet Komunikazioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Portuak 80 bidaiari-ontzi jaso ditu, 148.791 bidaiari guztira, "denboraldi bikainean", eta, bigarren urtez jarraian, "marka hautsi da geldialdiei eta bidaiariei dagokienez", Portuko Agintaritzak azpimarratu duenez.

Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak denboraldi honen balorazio positiboa egin du, eta Bilbok "itsas bidaien ontzi-enpresa handien ibilbidean" jarraitzen duela nabarmendu du.

2019an, 50 ontzi iritsi ziren Bilboko Portura; 2020an, covid-19aren ondorioz, bertan behera gertatu ziren bidaiak; 2021eko abuztuan, trafiko horri berriro ekin, eta 14 geldialdi egon ziren; 2022an, berriz, bidaiari gutxiko ontziekin hasi ziren, eta 78 itsas bidaien kopuru errekorra lortu zuten, aurten gainditu dena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena