Ekonomia
Lan-gatazka
EITB Media
Udalak onartu egin du baldintza-agiri berrietan "lan-baldintzak eta zerbitzua hobetzeko baliabide nahikoak jasotzea". Hala ere, ELAren iritziz, "hurrengo hilabeteak zailak izan litezke, enpresaren jarrera zein izango den argitzeke baitago".
Tolosako kiroldegiko langileak. Irudia: ELA
Tolosako (Gipuzkoa) kiroldegiko langileek ia zazpi hilabetez egin duten greba amaitzea erabaki dute, Udalak baldintza-agiri berrietan "lan-baldintzak eta zerbitzua hobetzeko baliabide nahikoak jasotzea" onartu ostean.
ELA sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Usabal, Uzturpe, Beotibar eta Berazubiko instalazioetako langileak ostiral honetan bertan itzuliko dira lanera, baina horrek ez du esan nahi berehala irekiko dituztenik.
Sindikatu abertzaleak gogorarazi duenez, beharginak 2023ko urtarrilean hasi ziren negoziatzen, BPX enpresa kudeatzailea lanean hasi eta lau hilabetera.
Azkenik, greba hastea erabaki zuten, "negoziazioak erabat blokeatuta zeudelako", eta langileen "funtsezko eskaeren" proposamen bat egin zuten.
ELAk orain bere oharrean azaldu duenez, "gatazka luze" horren ondoren, Tolosako Udalak "enpresarekin zuen kontratua etetea eta baldintza-agiri berriak argitaratzea" erabaki du, eta sindikatuak "ontzat" jo du, Udalak "egoeraren aurrean erantzukizunez jokatu duela" iritzita.
Gauzak horrela, langileak aurreko BPX enpresarekin zituzten baldintzetan itzuliko dira beren lanpostuetara; hala ere, sindikatuaren iritziz, "datozen hilabeteak zailak izan litezke, enpresaren jarrera zein izango den argitzeke baitago".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa