Ekonomia
SUPERMERKATUAK
EITB Media
Banaketa kooperatibak uztailean 500 milioi euro inguruko zorra kitatu behar du, eta inbertsoreei jakinarazi die higiezinak saltzeko prest dagoela.
Eroski taldearen supermerkatu bat. Egile eskubiderik gabeko irudia
Eroski taldeak bere supermerkatuen eraikin ia guztiak saldu eta 260 milioi euro inguru lortu nahi ditu zorra murriztu eta negozioa indartzeko. Beste era batera esanda, aktibo horiek saldu eta ondoren alokairuan hartu nahi ditu.
Banaketa kooperatibak 2024ko uztailean 500 milioi euro inguruko zorra kitatu behar du, eta horretarako bonuak jaulkiko ditu. Hain zuzen ere, inbertsoreei jakinarazi dizkie bere asmoak.
Ez da zorra arintzeko Eroskik bere higiezinak saltzen dituen lehen aldia, baina gauzatuko balitz, ia eraikin propiorik gabe geldituko litzateke.
Eroskik urteko lehen seihilekoaren amaieran emandako datuen arabera, oraindik ere 874 milioi euroko zorra du.
Bestalde, banaketa kooperatibak 69,9 milioi euroko irabaziak izan zituen otsailetik uztailera, iaz epe berean baino % 49,3 gehiago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa