13:54

Ekonomia

2024ko AURREKONTUAK

Azpiazu sailburuak EH Bildurekin abiatu du aurrekontu proiektua negoziatzeko "kontraste erronda"

AGENTZIAK | EITB Media

Ekonomia eta Ogasun sailburuak bilerak ditu iragarrita gaurko Vox ez beste taldeetako ordezkariekin.

  • Jaurlaritzako eta EAJ, PSE-EE eta EH Bilduko ordezkariak, bileran.

    Jaurlaritzako eta EAJ, PSE-EE eta EH Bilduko ordezkariak, bileran. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak EH Bildurekin abiatu du 2024rako EAEko aurrekontuen proiektua oposizioarekin negoziatzeko lehen "kontraste erronda".

Ekonomia eta Ogasun Sailetik honakoek hartu dute parte: Azpiazu sailburua eta Hernando Lacalle Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordea, Yurdana Burgoa Kabineteko zuzendaria eta Josu Garay Aurrekontu zuzendaria. Halaber, EAJko Alaitz Zabala eta PSE-EEko Susana Corcuera legebiltzarkideak ere egon dira. EH Bilduren izenean, bestalde, Nerea Kortajarena, Leire Pinedo eta Mikel Otero izan dira. 

Esan bezala, aurreneko bilera koalizio abertzalearekin egin du Azpiazuk, 13:00etan. Ondoren, beste hiru talderekin elkartu da, hurrenkera honetan: Elkarrekin Podemos-IU, PP eta Ciudadanos.

Azpiazu sailburuak astelehenean aurkeztu zituen bere sailaren 2024rako aurrekontuak Eusko Legebiltzarrean, eta negoziazioei begira onartu zuenez, hauteskunde urtean "ez da erraza izango" aurrekontuetarako oposizioko taldeen babesa lortzea.

Eusko Jaurlaritzak urriaren 27an erregistratu zuen 2024rako aurrekontu proiektua, 15.025,4 milioi eurokoa, iazkoa baino % 5,4 handiagoa. Aurrekontu proiektua abenduaren 22an onartzea aurreikusita dago.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena