Ekonomia
NAFARROA
EITB Media
Nafarroako Volkswagenen Administrazio Kontseiluaren arabera, inbertsio honek "lantegiaren industria sendotzen du". Zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak (UGT eta CCOO) hitzarmenerako aurreakordioa sinatu ostean etorri da iragarpena.
Lantegia, artxiboko irudi batean.
Volkswagen Alemaniako automobilgintzako multinazionalak Landabenen prentsa berri baterako 52,5 milioi euro inbertituko dituela iragarri du, eta Iruñeko lantegiak bi modelo elektriko ekoitziko dituela baieztatu du.
Nafarroako Volkswagenen Administrazio Kontseiluak ostiral honetan egin du iragarpena, Christian Vollmer Landabengo lantegiko Administrazio Kontseiluko presidentea buru zela egindako bileraren ostean.
Ohar batean, konpainiak nabarmendu du inbertsio berri horrekin "elektrifikaziorako bidean beste urrats sendo bat" emango duela, "2026tik aurrera autohornikuntza bermatzen duena eta, beraz, plantaren industria-proiektua sendotzen duena".
Nafarroako Volkswageneko zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak (UGT eta CCOO, 21 ordezkari, guztien % 67) hitzarmen kolektiboari buruzko aurreakordioa sinatu ostean etorri da iragarpena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa