14:14

Ekonomia

Energia berriztagarriak

Siemenes Energyren akzioek % 35 egin dute behera, Alemaniako Gobernuari erreskatea eskatu ondoren

Agentziak | EITB Media

Horrela, Alemaniako konpainiak erantzun egin die bertako hainbat hedabidetan 15.000 milioi euroko laguntza publikoak eskatzeari buruz kaleratutako informazioei.

  • Siemens Gamesa, Zamudion (Bizkaia). Artxiboko irudia: EFE

    Siemens Gamesa, Zamudion (Bizkaia). Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siemens Energyk gaur azaldu duenez, "lehendabiziko elkarrizketak" izan ditu alde interesdunekin, bankuekin eta Alemaniako Gobernuarekin, besteak beste, proiektuen garapena errazteko beharrezko bermeak eskuratu ahal izateko. Gainera, Siemens Gamesaren arazoez ohartarazi du.

Alemaniako hainbat hedabidetan 15.000 milioi euroko laguntza publikoak bermetan eskatzeari buruz agertu diren informazioen ondoren iritsi da konpainiaren erantzuna, Wirtschaftswoche aldizkariak jakitera eman duenez. Informazio horien arabera, Alemaniako Gobernuak 10.000 milioi euroko lehen zatiaren % 80 bermatzea bilatuko luke eskaerak, eta bankuek gainerako % 20a.

Konpainiak ohar batean azaldu duenez, jasotako enkarguek hazkunde handia izan dute, batez ere gasaren eta energiaren negozio arlo zaharretan, eta horrek epe luzerako proiektuetarako gero eta berme handiagoak behar izatea ekarri du.

"Alemaniako Gobernuarekin izandako elkarrizketei buruz komunikabideek berriki emandako informazioen arabera", Siemens Energyk esan du 2023ko urte fiskalerako finantza-emaitzak "aurreikuspenekin guztiz bat etortzea" espero duela.

Siemens Energyren akzioek % 35 egin dute behera gaur Frankfurteko Burtsan, erreskatea eskatu duela zabaldu ondoren.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena