12:22

Ekonomia

EMAITZAK

Kutxabankek 385,2 milioi euro irabazi ditu irailera arte, iazko aldi berean baino % 53,8 gehiago

EITB Media

Kutxabank taldeak nabarmendu duenez, banku negozioaren ohiko diru-sarrerak % 44 hazi dira, interesen marjinaren bilakaeraren eta aseguruen negozioaren ondorioz.

  • Kutxabanken Bilboko egoitza

    Kutxabanken Bilboko egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabankek 385,2 milioi euro irabazi ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko epe berean baino % 53,8 gehiago.

Finantza erakundeak ohar batean azaldu duenez, banku negozioaren diru-sarrerak % 44 hazi dira, interes tasaren bilakaeraren eta aseguruen negozioaren emaitza onen ondorioz. Hain zuzen ere, aseguruen negozioak 125 milioi euroko ekarpena egin dio Kutxabank Taldeari emaitzen kontuan.

Kutxabankek administratutako bezero baliabideak % 7,8 hazi dira, 77.935 milioi euroraino. Zehazki, inbertsio fondoetan % 25ekoa izan da igoera, % 12koa eperako aurrezkian eta aurrezki planetan, eta % 7koa aurreikuspen produktuetan.

Inbertsio fondoen alorrean, merkatu kuota (% 7,43) irabazten jarraitzen du Kutxabankek, eta harpidetza garbi gehien izan duen laugarren taldea da. Gaur egun, 25.000 milioi euro inguru ditu inbertsio fondoetan eta diru zorro delegatuetan kudeatuta.

Bestalde, Kutxabankek guztira 2.524 milioi euro bideratu ditu hipoteka mailegu berrietara irailera arte, erakundearen aurreikuspenak erabat gaindituta. Horrez gain, kontsumoko maileguak % 10 hazi dira, eta merkataritzakoak, % 60.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena