20:16

Ekonomia

Tentsioa burtsan

Arrisku-saria 594 puntutan, Draghiren agerraldiaren ostean

Erredakzioa

Europako banku zentraleko presidentea Mario Draguiren agerraldiak ez du konbentzitu, eta agerian utzi du Europako merkatuen mesfidantza Espainiarekiko eta Italiarekiko.

  • Madrilgo burtsa. Argazkia: EFE

    Madrilgo burtsa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mario Draghi Europako banku zentraleko presidentearen agerraldia hasi aurretik, Europako burtsak egonkor egon arren, ondoren iritsi da tentsioa, batik bat Espainia eta Italiako burtsetan.

Madrilgo Ibexak % 5,16 galdu du eta arrisku saria 594 puntutaraino iritsi da, eta, hau guztia, Draguik ez dituelako zehaztu euroa babesteko aurreikusita dituen neurriak zeintzuk izango diren.

Arratsalderako, Madrilgo burtsak 346,60 puntu galdu ditu eta 6.373,40 puntutan kokatu da. Erakusle orokorrak % 5,16 egin du atzera.

Zorraren merkatuari dagokionez, Espainiakoak gora egin du eta 10 urterako bonoen errentagarritasunak % 7a gainditu du, berriz ere, merkatuek Espainiarekiko duten mesfidantza agerian geratuz.

EBZ zorra erosteko prest, Estatuek erreskate funtsara jotzen badute

Merkatuen presioari aurre egiteko ez-ohiko neurriak iragarri ditu Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak ostegun honetan.

EBZko gobernu batzordea Francforten bildu da goizean, euroguneko moneta politikari buruz hitz egiteko. Jarraian, prentsaurrekoa eskaini du Draghik, eta, bertan, ez-ohiko neurri horiek datozen asteotan zehaztuko dituztela iragarri du.

Euroak atzera bueltarik ezduela berretsi du Draghik, eta, horren harira, EBZko presidenteak esandu euroaren etorkizunaren inguruko zalantzei lotutako arrisku-sarienegoera ''onartezina'' dela; horri ''aurre egin'' behar zaiola.

Horregatik,EBZ Estatuen bonuak erosteko prest agertu da, Estatuek erreskatefuntsara jotzen baldin badute. Hau da: presio gehien jasaten ari direnEstatuen zorra erosteko prest agertu da Draghi, Estatu horrek bere zorraerosteko erreskate funtsa erabiltzen baldin badu.

Interes-tasa % 0,75ean mantendu dute

Europako Banku Zentralaren gobernu-kontseiluak euroguneko interes-tasa % 0,75ean (minimo historikoa) mantendu du, merkatuek espero zuten moduan. Uztailean interes tasa jaitsiko zuen EBZak.




Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena