Ekonomia
Lan-gatazka
EITB Media
Goizeko lanuzteen ondoren, 17:00etan berrekin diote protestari, 21:00ak arte iraungo duena, eta manifestazioa egingo dute tarte horretan.
Bilbobuseko langileek 10 greba- eta mobilizazio-egun abiatu dituzte gaur, urriaren 23an, hitzarmen kolektiboaren alde. Bederatzi egunetan, hiri-garraioko enpresa publikoko langileek lau orduko lanuzte partzialak egingo dituzte, eta abenduaren 21ean, 24 orduko greba, Bilboko San Tomas azokarekin batera.
Deialdia langile batzarrean erabaki zuten, "hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta" dagoelako eta ez dutelako ez eskubiderik ez erosteko ahalmenik galdu nahi, UGT Euskadi sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi zuenez.
Honenbestez, Bilbobuseko langileek launa orduko bi lanuzte egin dituzte gaur, 07:00etatik 11:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
Bi protesta, egunero
Lanuztea egiten duten egunetan, bina manifestazio egingo dituzte. Gaurkoan, goizekoa 08:00etan hasi da, Elorrietako garajeetan, eta, amaitzeko, elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxeko eskaileretan. Arratsaldean, berriz, 18:00etan abiatu da manifestazioa Intermodaletik, eta Plaza Biribilean elkarretaratzea eginda amaitu da.
Azaroaren 2, 6, 16, 22, 27 eta 29rako deitu dituzte lanuzteak, eta abenduaren 4an eta 12an ere egingo dituzte, gauzak aldatu ezean.
Azken mobilizazioa, 24 orduko lanuztea, abenduaren 21ean egingo dute, Bilbon San Tomas azoka egiten den egunean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa