10:32

Ekonomia

LANGABEZIA

EAEko langabezia tasa hamarren bat hazi da, % 7,5eraino, hirugarren hiruhilekoan

O. A. | EITB Media

Aurreko hiruhilekoan baino 1.300 pertsona gehiago daude langabezian, baina landunak 4.300 gehiago dira. Eustatek emandako datuen arabera, azken urtean jaitsi egin da langabe kopurua, eta 4.700 gutxiago dira; langabezia tasa % 8tik % 7,5era jaitsi da.

  • Langabezia tasaren bilakaera EAEn

    Langabezia tasaren bilakaera EAEn. Grafikoa: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Langabezia tasa % 7,5era igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urteko hirugarren hiruhilekoan, eta bigarren hiruhilekoan baino hamarren bat altuago jarri da. Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera.

Langabezian dauden pertsonen zenbakia ateratzeko, kontuan hartzen dira enplegua bilatzen ari diren, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera, lan egiteko prest dauden pertsonak. Kasu honetan, hirugarren lauhilekoan 78.900 pertsona dira langabezian daudenak, aurrekoan baino 1.300 gehiago.

Hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, iraila amaieran bigarren hiruhilekoan baino 4.300 landun gehiago zeuden, orotara, 975.900 lagun.

16 eta 64 urte bitarteko biztanleria osoa hartuta, adin tarte horretan dauden eta lana daukaten pertsonen ehunekoa izaten da okupazio tasa. Hiruhileko honetan, hiru hamarren igo da datua, aurreko hiruhilekoaren alderatuta, eta % 70,4koa da. 

OHARRA: Eduki honek grafiko interaktibo bat du, app-tik kanpo behar bezala ikusteko, jarraitu esteka honi

Datuei lurralde historikoen arabera begiratuta, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, langabezia tasak gora egin du Araban (% 0,8) eta Gipuzkoan (% 0,1), % 7,8raino eta % 6,3raino, hurrenez hurren. Bizkaian, ostera, % 0,1 egin du behera eta % 8,1ekoa da. Hiriburuei dagokienez, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, langabeziak gora egin du Gasteizen, eta 1.700 langabe gehiago daude; Bilbon, berriz, 900 gutxiago daude; eta, Donostian, 1.300 gutxiago. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan okupazioak gora egin du: lehenengo bietan, lau hamarren, eta bestean, hiru hamarren. Okupazio tasarik altuena Gipuzkoakoa da (% 72,2), Bizkaiaren (% 69,7) eta Arabaren aurretik (% 69,3). Hiriburuei dagokienez, Donostian okupazioak gora egin du eta 1.400 landun gehiago dira; Gasteizen eta Bilbon, berriz, behera egin du, eta 400 eta 1.700 landun gutxiago dira, hurrenez hurren.

Okupazioak sektore guztietan egin du gora, lehen sektorean izan ezik

Landunen kopuruak gora egin du industrian eta 2.500 pertsona gehiago dira (% 1,3), baita zerbitzuetan (2.100 pertsona gehiago eta % 0,3) eta eraikuntzan ere (200 pertsona gehiago eta % 0,4). Aitzitik, lehen sektorean, 400 pertsona gutxiago dira (% 4,6).

Soldatapeko pertsonen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 5.800 gehiago dira, eta aurreko urtearekin alderatuta, berriz, 41.500 pertsona gehiago.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena