Itxi

Ekonomia

2024ko kontuak

Bizkaiko Aldundiak 10.308 milioi euroko aurrekontua zehaztu du 2024rako, aurten baino % 5,1 gehiago

EITB Media

Zerga bilketa handitu dela eta, 500 milioi haziko da aurrekontua. Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantza diputatuak iragarri duenez, udalei bideratzen dieten finantzazioa da gehien igoko dena, % 9,2 hain justu.

  • Arrizabalaga eta Berrojalbiz, prentsaurrekoan.

    Arrizabalaga eta Berrojalbiz, prentsaurrekoan. Foto: Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak 10.308 milioi euroko aurrekontua definitu du datorren urterako, hau da, aurtengoa baino 500 milioi handiagoa (% 5,1eko igoera). Hazkundea zerga bilketan aurten izandako gorakadak ahalbideratu du, Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantza foru diputatuak zehaztu duenez. 

Foru erakundeak gobernu kontseiluaren ohiko bilera izan du gaur, eta bertan zehaztu ditu Berrojalbizek kopuruok, Finantzen Euskal Kontseilua eta Finantzen Lurralde Kontseilua bildu ostean. Proiektua hilaren 31n onartuko du Aldundiak, eta orduan argituko dute nora bideratuko duten dirutza. 

(Informazioa osatzeko lanean ari gara)