Ekonomia
GREBA SEKTORE PUBLIKOAN
EITB MEDIA
Hitzordua urriaren 16an izango da, astelehenean. Gainera, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei bilera erronda egiteko gonbita egin diete sindikatuek.
Deialdia egin duten sindikatuen elkarretaratzea, bi greba-egunen atariko. Argazkia: EFE
EAEko sektore publiko osoan greba deitu ondotik, deitzaileek Lan Harremanen Kontseiluan bilera batera deitu dituzte Eusko Jaurlaritza, EUDEL, Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin. Datorren astelehenean, urriaren 16an, izango da hitzordua, 12:00etan, ELA sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Ohar batean azpimarratu dutenez, aipatutako erakunde guztiak dira "grebara deitutako 150.000 langileen lan baldintzen arduradunak". Horrekin batera, sindikatuek bilera erronda egiteko gonbita egin diete Madrilen EAEko hiritarren bozkekin ordezkaritza lortu zuten alderdiei.
Bilera horien guztien helburua da erakundeei eskatzea zerbitzu publikoen aldeko apustua egin dezatela, eta alderdiei, berriz, eskatuko diete Diputatuen Kongresutik "lan-erabakiak" Euskal Autonomia Erkidegoan har daitezen.
Hitzordu horiekin, sindikatuek "erakundeek eta alderdi politikoek gai horien inguruan duten jarrera ezagutu" nahi dute, eta "akordioak lortzeko aukerarik dagoen jakin".
ELA, LAB, CCOO, Steilas, Satse eta ESK sindikatuek bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publiko osoan, urriaren 25ean eta abenduaren 19an, besteak beste, erosahalmena bermatzea eta behin-behinekotasuna % 8ra murriztu arte enplegua kontsolidatzea eskatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa