17:09

Ekonomia

Diru-bilketa

2024an PFEZan % 2,5eko deflaktazioa egitea adostu dute EAEko erakundeek

EITB MEDIA

Neurri horren helburua da zergadunek zerga gehiago ordaintzea saihestea inflazioaren ondorioz.

  • Argazkia: EITB Media

    Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadik aurreikusten du diru-bilketa % 5,7 igoko dela aurten, eta % 5 datorren urtean 2023koarekin alderatuta. Bestalde, inflazioari aurre egiteko PFEZaren deflaktazioa % 2,5ekoa izango da.

Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta Eudel udalen elkarteak osatzen duten Finantzen Euskal Kontseiluak. Urriaren erdialdean bildu ohi dira, zerga-bilketa nola amaituko den aztertzeko eta 2024rako zerga-bilketaren aurreikuspenak egiteko.

Aurten, diru-bilketak goranzko joera du, abuztua arte % 6,9 igo baita.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu duenez, aurreikusten da diru-bilketa 18.102 milioi eurokoa izango dela aurten.

Gainera, 2024an 19.000.250 milioi euro biltzea espero da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena