Ekonomia
EKIALDE HURBILA
EITB MEDIA
Bi filial ditu CAF enpresa beasaindarrak Israelen, bat Tel Aviven eta bestea Jerusalemen. Orotara, 100 langile inguru ari dira bertako tranbiaren ekoizpenean lanean.
Israelgo tranbia, artxiboko irudi batean.
Joan den larunbatean Israelen eta Palestinaren arteko gatazka lehertu eta eskala handiko gerra abiatu ondoren, CAF enpresako zuzendaritzak "tentuz ibiltzeko" eta ahal den kasuetan "telelana egiteko" eskatu die Israelen dituen langileei.
Egun, Beasainen egoitza duen tren-fabrikatzaileak 100 behargin inguru ditu Israelen, horietako gehienak bertakoak eta beste batzuk Euskal Herritik joandakoak. Bi proiektu handitan ari dira lanean, biak Saphir eraikuntza-enpresarekin elkarlanean: Tel Aviven 'Purple Line' tren arina ekoizten ari dira, eta Jerusalemen bertako linea berdea eta gorria.
CAFek esan du langile guztiak onik daudela, eta, oraingoz, euren proiektuek martxan jarraitzen dutela. Ahal den neurrian, kalera ez ateratzeko eta hango agintarien aginduak jarraitzeko esan diete langileei.
2022an, Espainiako Estatuaren eta Israelen arteko merkataritza-harremanek marka guztiak hautsi zituzten, esportazioei zein inportazioei dagokienez. Espainiak 1.117 milioi euroko saldo positiboa lortu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa