Ekonomia
Petrolioa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hain zuzen ere, 88,99 dolarreraino igo da prezioa 01:08an (GMT) —ostiralean baino % 5,23 garestiago—, nahiz eta 06:15ean merkatu egin den berriro, 87,45 dolarreraino —ostiralean baino % 3,4 garestiago—.
Petrolio enpresa baten irudia. Argazkia: Pixabay
Brent upelaren prezioa % 5etik gora garestitu da gaur, astelehenarekin, Londresko merkatuan, Ekialde Hurbileko gatazkak petrolio horniketan izan dezakeen eraginaren beldur baitira inbertitzaileak.
Hain zuzen ere, 88,99 dolarreraino igo da prezioa 01:08an (GMT) —ostiralean baino % 5,23 garestiago—, nahiz eta 06:15ean merkatu egin den berriro, 87,45 dolarreraino —ostiralean baino % 3,4 garestiago—.
Esan bezala, Hamasek Israelen egindako erasoak zerikusia du horretan, adituek jakitera eman dutenez.
Israelek eta Palestinak petrolioa ekoizten ez badute ere, Hamaseko bozeramaile batek BBC telebista kateari esan dio Iranen babesa izan dutela erasoaldian. Teherandik, baina, ukatu egin dituzte adierazpenok.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa