Ekonomia
Indizeak hobetuz
Erredakzioa
Europako hainbat buruk azken egunotan euroa babestuko dutela esan izanak zerikusi handia izan du. Arrisku-sariak oinarrizko 524 puntutan itxi du saioa.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
IBEX 35 % 2,78 igo da astelehen honetan, Jean Claude Jucker Europako Banku Zentraleko presidenteak Gobernuak Europako Banku Zentralarekin euroa babesteko elkarlanean izango direla esan ostean.
Europako hainbat buruk euroari egindako babesak Espainiako burtsak % 13,27 igotzea egin du. 6.802 puntutan ezarri da eta urteko galerak % 20,6 izatera pasatu dira.
Inbertitzaileak Europako Banku Zentralaren osteguneko bileraren zain daude. Arrisku-sariak lehengo asteazkenean hasi zen jaisten, eta gaur joera berarekin jarraitu du. Saioa oinarrizko 524 puntutan itxi du, duela astebete baino 108 puntu gutxiagorekin.
Arrisku-sariaren jaitsieran zerikusia izan du bonuaren errentagarritasuna 10 urtera % 6,613tik % 6,809ra pasatzeak gaurko saioan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa