Ekonomia
ADEGI
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gipuzkoako patronalak 2023an 4.000 lanpostu sortuko direla aurreikusten du.
Eduardo Junkera Gipuzkoako patronaleko presidentea gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteak aurten Gipuzkoako ekonomia % 1,5 eta 2 artean haziko dela aurreikusi du, baina ez du baztertzen bigarren seihilekoan hazkundea gelditzea, besteak beste, inflazio altuagatik.
Gaur goizean Donostian egin den agerraldian, Gipuzkoako enpresen artean egindako inkestaren emaitzak aurkeztu ditu Adegik.
Salmentak, eskaerak eta enpresarien konfiantza jaitsi egin dela antzeman du Adegik; aitzitik, enplegu aurreikuspenak hobeak dira. Izan ere, inkestan parte hartu duten enpresen % 91k aurten enplegua mantentzea edo sortzea espero dute, eta, guztira 4.000 lanpostu sortu daitezke.
Eduardo Junkera Gipuzkoako patronaleko presidenteak "zuhurtzia" eskatu du egoera makroekonomikoa "zalantzazkoa", ekonomiaren hazkundea motelagoa eta inflazioa altua delako. Testuinguru horretan, Gipuzkoako ekonomia iazkoaren erdia baino gutxiago haziko dela aurreikusi du, % 1,5 eta 2 artean, hain zuzen ere.
Enpresen hiru kezka nagusiak hauek dira: lan-kostu handiak eta soldata igoerak, langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasunak, eta lehengaien prezioak eta horiek lortzeko arazoak.
Edozein kasutan, "enpresen % 91k enplegu maila mantentzea edo handitzea aurreikusten dute".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa