12:29

Ekonomia

Akordioa

Espainiako Gobernuak eta Bruselak gertu dute 2024rako adostutako autobideetako plana atzera botatzeko akordioa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bidesarien konpromisoa Espainiako berreskuratze-planean dago jasota, 3. mugarriaren barruan. Horren arabera, Espainiak "ordainketa-mekanismo bat sortu behar du Estatuko errepideak erabiltzeagatik". Orain, baina, ziurtatu dute konpromiso hori atzera botatzeko zorian daudela.

  • A-15 autobia

    A-15 autobia. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batzordeak gaur, ostegunarekin, baieztatu du espainiar Gobernuak eskatu diola 2024an autobietan bidesariak ezartzeko plana atzera botatzea. Bruselak, dena den, ez du oraindik eskaria guztiz aztertu.

Gobernuak, bestalde, ziurtatu du dagoeneko azken zertzeladak ematen ari direla konpromiso horren "ezabapenari".

"Aurrera egin dugu, eta elkarrizketa emankorrak izan ditugu espainiar agintariekin. Asmoa da azterketa lehenbailehen bukatzea", esan du Batzordeko bozeramaile batek.

EFE albiste agentziari adierazi dio, halaber, mugarria aldatzeko eskatu ziola Espainiak, eta plana moldatzeko bidean daudela.

Joan zen asteartean Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro Raquel Sanchez "baikor" agertu zen, iritzita Europako Batzordeak onartu egingo zituela autobietako bidesarien ordez planteatutako proposamenak.

Bidesarien konpromisoa Espainiako berreskuratze-planean dago jasota, 3. mugarriaren barruan. Horren arabera, Espainiak "ordainketa-mekanismo bat sortu behar du Estatuko errepideak erabiltzeagatik". 2024an jarri nahi zuten martxan, "kutsatzen duenak ordaindu egiten du" leloari eutsita.

Ekainaren 6an bidali zuen Gobernuak Bruselara berreskuratze-planaren eranskina, eta hiru hilabeteko epea du Bruselak erantzun bat emateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena