13:41

Ekonomia

Lan gatazka

Greba deitu dute EHUn urriaren 11n, irakasleen eta ikertzaileen "prekarietatea" salatzeko

EITB MEDIA

Lan baldintza kaskarrak zirela medio, ikasturtea salaketekin hasi zutela gogora ekarri dute ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuek, eta errektoretzaren jarrera salatu.

  • Greba deialdia EHUn

    Greba deialdia EHUn. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuek greba eguna deitu dute urriaren 11n, EHUko irakasleen eta ikertzaileen ezegonkortasuna salatzeko.

Lau sindikatuotako ordezkariek Leioako kanpuseko Mikel Laboa plazan egin dute agerraldia, lanuztea deitzeko eta grebaren arrazoiak argitzeko.

Han, lan baldintza kaskarrak zirela medio, ikasturtea salaketekin hasi zutela gogora ekarri eta errektoretzaren jarrera salatu dute. Hain zuzen ere, kritikatu dute Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa nahieran ulertu eta aplikatu dutela, eta horrek ondorioak ekarri dituela ordezkoak kontratatzeko orduan. Izan ere, ordezko irakasle gehienak ez dituzte lanaldi osorako kontratatzen, eta soldata oso baxuak jasotzen dituzte.

Puntu horretan, nabarmendu dute "lan baldintzak" kaskartu egin direla, "ez soilik ordezko irakasleengan eragina izan duen honetan, aspalditik baizik".

Haien ustez, "egiturazko arazoak" daude horren guztiaren atzean, eta batik bat euskal unibertsitate publikoak duen finantziazio ezegokiaren ondorio dira arazook.

Prentsaurrekoan, baita, adierazi dute ordezkoak ez dituztela asteak edo hilabeteak igaro arte kontratatzen, eta "gainerako irakasleok hartzen dugu lan karga hori". 

Bestalde, "beste langile publiko batzuekin gertatu izan den bezala", haien hitzetan, EHUko beharginen soldaten balioa gutxitu egin da, "azken urteotako soldata igoerak ez baitatoz bat bizitzak izan duen garestitzearekin".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena