Ekonomia
Euroaren krisia
Erredakzioa
"Eta, sinetsi, nahikoa izango da", nabarmendu du. Merkatuek txalotu egin dituzte hitzak, eta arrisku saria jaisten ari da.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak adierazi du erakundea "beharrezkoa den guztia" egiteko prest dagoela euroa salbatzeko, herrialdeen finantziazio arazoei aurre egitea barne. Hau da, zorra erosteko prest dagoela iradoki du.
"EBZ prest dago euroa salbatzeko beharrezkoa den guztia egiteko, eta, sinetsi, nahikoa izango da", esan du Draghik, Londresen eskainitako hitzaldi batean.
"Arrisku sariak diru politikaren funtzionamendua eragozten badu, gure eskuduntza da horri aurre egitea", azaldu du.
Draghiren hitzek berehalako eragina izan dute Espainiaren eta Italiaren arrisku sarietan.
Hain zuzen ere, Espainiaren arrisku saria 579 puntutara jaitsi da 13:12an (atzo 611,3tan amaitu zuen saioa), eta Italiarena, aldiz, 30 puntu jaitsi da, 489 arte.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak adierazi du erakundea "beharrezkoa den guztia" egiteko prest dagoela euroa salbatzeko, herrialdeen finantziazio arazoei aurre egitea barne. Hau da, zorra erosteko prest dagoela iradoki du."EBZ prest dago euroa salbatzeko beharrezkoa den guztia egiteko, eta, sinetsi, nahikoa izango da", esan du Draghik, Londresen eskainitako hitzaldi batean."Arrisku sariak diru politikaren funtzionamendua eragozten badu, gure eskuduntza da horri aurre egitea", azaldu du.Draghiren hitzek berehalako eragina izan dute Espainiaren eta Italiaren arrisku sarietan.Hain zuzen ere, Espainiaren arrisku saria 579 puntutara jaitsi da 13:12an (atzo 611,3tan amaitu zuen saioa), eta Italiarena, aldiz, 30 puntu jaitsi da, 489 arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa