Ekonomia
Defizit autonomikoa
Erredakzioa
Estatuak erreskatea eskatzen duten erkidegoen Aurrekontuetan esku hartu ahal izango du, eta murrizketak egitea agindu ahal izango die.
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Espainiako Gobernuak 18.000 milioi euroko laguntza funtsera jotzen duten erkidegoen Aurrekontuetan esku hartu ahal izango du.
Dena dela, hainbat erkidegok, Kataluniak, kasu, ekidin egin nahi dute autonomia galduko duten itxura ematea, eta erreskatea hitza erabiltzea saihesten ari dira. Hain zuzen ere, laguntza funtsera jotzea merkatuak eskainitakoak baino interes txikiagoan finantzatzeko modua dela argudiatu dute.
Oraingoz, Kataluniak, Valentziak eta Murtziak baino ez dute eskatu erreskatea, baina beste hainbat erkidego bide beretik jarraitzea aztertzen ari dira.
Gobernu Zentralak uztailaren 14an onartutako dekretuaren arabera, Ogasun Ministerioak ikuskapen zorrotzagoa egingo du funtsera jotzen duten erkidegoetan.
Hori horrela, Mariano Rajoyren Exekutiboak kontrol misioak abiatu ahal izango ditu, eta erkidegoei nahi beste informazio eskatu. Egun, % 1,5eko defizit helburua urratzeko arriskuan dauden 10 erkidegoen Aurrekontuak aztertzen ari da.
Ministerioak murrizketak egitea exijitu ahal izango du, erkidegoek maileguak itzuliko dituztela bermatzeko. Izan ere, "Estatuak kudeatuko du, erkidegoen izenean, zor publikoa itzultzeko prozesua", aipatu dekretuko hitzen arabera.
Erkidegoek atzerrian maileguak eskatu nahi badituzte, Espainiako Gobernuak baimen esplizitua eman beharko die.
Funts Autonomikoa 18.000 milioi eurokoa izango da, eta zorrak eta maileguak itzultzeko baino ezingo da erabili dirua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa