Ekonomia
Maximoa
Erredakzioa
Arrisku-saria oinarrizko 611,3 puntura heldu da hamar egun igotzen egon ostean, halere saioaren hasieran 650 puntura iritsi da.
Arrisku-sariak euroa sortu zutenetik maila altuenean hasi du saioa. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Zorraren merkatuen tentsioak optimismora itzuli dira burtsan, 6.000 puntutik gora ixtea lortu baitu saioa % 0,82 igota, eguerdian % 2 igo eta gero.
Ewald Nowotny Europako Banku Zentraleko kideak egindako adierazpenekin tentsioa jaitsi egin da merkatuetan. Europako Erreskate funtsak bere ekintza jarduera igotzeko lizentzia behar lukeela adierazi du hark.
Espainiako burtsa % 1,96 igo da gaur eguerdian eta Europako gainontzeko merkatuengandik aldendu da.
12:00etan, 116,60 puntu irabazi ditu eta 6.072 puntutan kokatu da.
Espainiako arrisku-sariak 649 puntuko maximo historiko berria ezarri du 09:00etan; euroa indarrean sartu zenetik adierazleak jotako zenbatekorik altuena da. Eguerdian, behera egin du eta arrisku-saria 623 puntutan kokatu da.
Hamar urterako bonuaren errentagarritasuna % 7,25ra iritsi da.
Milango burtsa % 1,2 igo da, eta Parisekoa eta Francfortekoa % 0,2 igo dira.
Ibex 35ri dagokionez, Mapfre eta Mediaset enpresek numero gorriak mantendu dituzte eta % 4,37 eta % 2,12 galdu dituzte, hurrenez hurren.
Saioaren erdian, FCCk izan du gorakada handiena (% 4,80). Bestalde, Inditex % 3,21 igo da; Endesa, % 2,45; Telefonica eta Santander, % 2,20; Repsol. % 2,19; Repsol, Iberdrrla % 1,76 eta BBVA, % 1,40.
Frankfurteko dibisa-merkatuan, euroak gora egin du berriz ere eta 1,213 dolar ordaindu dira euro baten truke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa