Ekonomia
Hipotekak
O. A. | EITB Media
Hala ere, oraindik ere balio altuetan jarraitzen du 2022ko abuztuko datuarekin alderatuta, orduan % 1,249koa baitzen. 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakorra kontratatuta duenari 240 euro garestituko zaio hileko kuota.
Euriborraren eboluzioa azken urtean. Grafikoa: EITB Media
12 hilabeterako euriborraren indizeak azken 20 hilabeteetan lehen aldiz egin du behera abuztuan, eta hileko tasa % 4,073an kokatu da.
Hileko tasak % 0,079 egin du behera uztailetik abuztura, % 4,149tik % 4,073ra.
Hala ere, oraindik ere balio altuetan jarraitzen du 2022ko abuztuko datuarekin alderatuta, orduan % 1,249koa baitzen.
2022ko apirilean euriborra balio positiboan kokatu zen, 2016ko urtarriletik aurrenekoz, eta gora eta gora egin du ordutik, aurtengo uztailean goia jo arte (% 4,149).
Hamabi hilabeterako euriborra da Espainiako hipoteka aldakorren adierazle nagusia, eta euriborrak behera egin badu ere, abuztuan hileko kuota berrikustea dagokionari garestitu egingo zaio, iaztik nabarmen egin baitu gora (% 1,249tik % 4,073ra). Adibidez, 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakor bat kontratatuta duenari 240 euro garestituko zaio hileko kuota.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa