20:26

Ekonomia

'Erreskatea' Kataluniari

Kataluniak ere 'erreskatea' eskatuko dio Rajoyren gobernuari

Erredakzioa

Valentzia eta Murtziaren ondoren, Katalunia, hirugarren erkidegoa izango da finantza laguntza eskatzen.

01:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

BBCri egindako adierazpenetan, Andreu Mas-Colellek, ekonomia kontseilariak esan du, Generalitateak, Madrilgo gobernuaz aparte, ez daukala beste bankurik laguntza eskatzeko eta baieztatu du, gobernu zentralak sortutako diru funtsara zuzenduko duela laguntza eskaria.

Generalitateko bozeramaileak, Francesc Homesek aldiz, esan du 'merkatuen egoera mundu guztiak ezagutzen duela:  Espainiako zergadunak gara eta normaltzat hartu behar da Espainiako altxorraren banku zerbitzuetara jotzea, gure zorra kudeatu behar dugulako eta aurrekontuak aurrera eramateko helburua daukagulako'. Era berean, Homsek adierazi du, Kataluniak, erkidegoentzat sortutako diru funtsari helduko diola normaltasunez, eta garrantzia kendu nahi izan dio afera honi, gaineratuz, ez dela erreskate bat.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena