Krisi Ekonomikoa
Murrizketak
Legebiltzarkideek ez dute Gabonetako ordainsaria jasoko
Erredakzioa
Erabaki honek ez du Legebiltzarreko langileengan eraginik izango. Mahaiak irailean aztertuko du langileei murrizketa aplikatuko dieten ala ez.
-
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EITB.
Euskadiko legebiltzarkideek eta haien konfiantza karguek ez dute Gabonetako aparteko ordainsaria kobratuko, gaur Legebiltzarreko Mahaiak erabakitakoaren arabera.
Erabaki honek ez du Legebiltzarreko langileengan eraginik izango. Mahaiak irailean aztertuko du langileei murrizketa aplikatuko dieten ala ez.
UPyDk eta sozialistek aurkeztutako eskaera oinarritzat hartuz, Gabonetako aparteko ordainsaria ez jasotzea erabaki dute Mahaiaren gaurko bileran.
Mahaiak aho batez hartu du erabakia. Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidenteak azaldu duenez, funtzionarioek egin behar duten ahaleginarekin “bat egitea” izan da erabaki horren helburua. “Politikariak eredu izan behar gara”.
Araban ere ez dute ordainsaria kobratuko
Bestalde, Arabako funtzionarioek ere ez dute Gabonetako ordainsaria jasoko, gaur Javier de Andres diputatu nagusiak iragarri duenez. PPko ordezkariaren hitzetan, “betebeharreko legea” da funtzionarioei ordainsaria kentzea.
Funtzionarioen soldata erabakitzeko eskumena Espainiak duela gogoratu du De Andresek.